Azpiegiturak
Gipuzkoak Bidegiko arduradun ohi baten kontrako kereila aurkeztuko du
Erredakzioa
Aldundiaren arabera, horrek eta bi enpresa pribatutako arduradunek 3,4 milioi euro jaso zituzten egin ez zituzten lan batzuengatik, EAJk Bilduri agintea utzi baino astebete lehenago.
Gipuzkoako Aldundiak kereila kriminala jarriko du Bidegiko arduradun ohi baten kontra eta AP-1-eko obra zuzendaritzako eta enpresa kontratistako bi arduradun ohien kontra. Egin ez ziren lan batengatik 3,4 milioi euro ordaindu eta kobratu izana leporatzen die.
Leporatutako delituak diru publikoa bidegabe xahutzea eta dokumentuak faltsutzea dira. Aldundiak ohar bidez jakinarazi duenez, ordainketa 2011ko ekainean egin zen, egungo foru agintariek karguak hartu baino astebete lehenago.
Egin gabeko indusketak, inon azaltzen ez den lurra, eta egin ez zen lur soberakinen kudeaketa ordaindu zela dio Aldundiak. Hau da, 3,4 milioi euro ordaindu zirela egin gabeko lanengatik.
Oharrean azaldu dutenez, Gi-632ko lanetako lur soberakinak nora eraman aztertu dutenean ohartu dira gertatu zenaz. Horri tiraka, Aldundiak dokumentazioa aztertu eta topografoa lan batzuk agindu ditu. Horien emaitzetan oinarrituta jarri du salaketa.
Aldundiaren arabera, Eskoriatza Iparra-Arrasate Iparra tartean gertatu ziren salatutako irregulartasunak.