Itxi

Gasteiz

'Ayudas+Justas', laguntzak jasotzeko baldintzak aldatzeko plataforma

Erredakzioa

Taldeak onartu du Javier Maroto alkatearekin bildu dela. Besteak beste, bi higiezin dituzten pertsonek ere Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jaso ahal izatea proposatuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gasteizen "Ayudas+Justas" izeneko herritarren plataforma aurkeztu berri dute. Gutxieneko diru sarrerak bermatzeko errentaren gaineko legedia aldatu eta "gehiegikeriak bukatzeko", herri ekimen legegilea aurkeztu nahi dute Eusko Legebiltzarrean. Horretarako, gutxienez 30.000 sinadura bildu beharko dituzte.

Javier Maroto Gasteizko alkate popularraren proposamenarekin bat egin eta gizarte laguntzen inguruko legedia aldatu nahi du plataformak. Gutxieneko diru sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketan izandako irregulartasunak salatu eta gizarte laguntzen sistema bidezkoagoa aldarrikatzen duen hamar puntuko dekalogoa plazaratu dute.

Araudia aldatzeko, herri ekimen legegilea aurkeztu nahi dute Legebiltzarrean. Horretarako gutxienez 30 mila sinadura jaso beharko dituzte. Herri ekimen horrek jasoko dituen proposamenak datozen asteetan aurkeztuko dizkiete alderdi politikoei, ondoren eztabaida Legebiltzarrera eramateko.

Plataformaren helburua ahalik eta jende gehien erakartzea da. Horregatik, bilerak iragarri dituzte Gasteizen ez ezik, Bilbon eta Donostian ere.

Albisteak (3)

Bideoak (1)