Itxi

Presidente berria

Kutxabanken 'izaera sozialari' eusteko eskatu dio PSEk Villalabeitiari

Erredakzioa

Mario Fernandezen “ibilbide bikaina” azpimarratu du Pastorrek. EAEko hiru kutxen “bat egitea” gidatzeaz gain, Kutxabank Europan kaudimen handiena duten bankuen artean kokatu duela nabarmendu du.

Bankuaren “izaera sozialari eusteko” eskatu dio gaur Jose Antonio Pastor Eusko Legebiltzarreko PSE-EEren bozeramaileak Kutxabankeko presidente berriari. “Bi kontzeptu bateragarriak dira eraginkortasun finantzarioa eta konpromiso soziala”, gaineratu du.

Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenetan, Mario Fernandezen “ibilbide bikaina” azpimarratu du sozialisten bozeramaileak. EAEko hiru kutxen “bat egitea” gidatzeaz gain, Kutxabank Europan kaudimen handiena duten bankuen artean kokatu duela nabarmendu du.

“Eta hori guztia Euskadirekiko sustraiak eta konpromisoa galdu gabe egin du”, gaineratu du.

Albisteak (4)