Itxi

Mario Fernandezen dimisioa

Gipuzkoako EAJk 'errespetuz' hartu du Fernandezen dimisioa

Erredakzioa

Markel Olanoren aburuz, “Fernandezen dimisioa Kutxabanken Presidentetzan aldaketa modu ordenatuan egiteko pauso bat da”.

Markel Olano Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJren bozeramaileak hizpide izan du Mario Fernandezen dimisioa. Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko hautagaiak albistea “errespetu handiz” hartu duela adierazi du, eta Fernandezek finantza-erakundea egoera “ezin hobean” utzi duela nabarmendu du.

“Europako agintari arautzaileek Kutxabanken inguruan egindako analisiak amaiera bikaina eman dio Mario Fernandezen ibilbideari”, esan du Olanok prentsaurrekoan.

“Fernandezen dimisioa Kutxabanken Presidentetzan aldaketa modu ordenatuan egiteko pauso bat da”, gaineratu du Gipuzkoako jeltzaleen bozeramaileak.

Albisteak (4)