Itxi

Eusko Legebiltzarra

Urkullu subiranotasunaz akordioak lortzeko bildu zen Felipe VI.arekin

Erredakzioa

Lehendakariak azpimarratu du ez zela Zarzuelara joan Espainiako erregeari "ohore egitera".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu lehendakariak esan duenez, "akordioak" bilatzera joan zen Felipe VI.a Espainiako erregearekin biltzera, ez hari "ohore egitera".

Urkulluk Pello Urizarrek (EH Bildu) azaroaren 21ean Zarzuelan egin zuen bileraren inguruan egindako galderari erantzun dio Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.

Lehendakariak berretsi du garrantzitsua dela ordezkari politiko guztiekin hitz egitea eta akordioak bilatzen saiatzea, eta argi adierazi nahi izan du badakiela "Felipe VI.ak zer ordezkatzen duen".

Bilera horretan ere akordioak bilatzen saiatu zela azpimarratu du, eta ukatu egin du Espainiako erregeari begirunea erakustera joan izana.

Hori horrela, estatus politiko berri baten inguruan ituna adostu beharraz hitz egin ziola azaldu du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)