Itxi

Kontseilu Politikoa

Nafarroako presidentea izateko hautagaia aukeratuko du gaur UPNk

Erredakzioa

Hautagaiak Jose Javier Esparza, Juan Ramon Rabade, Amelia Salanueva eta Alberto Catalan dira. Kontseilu Politikoa atzeratzea eskatu zuten Catalanek, Rabadek eta Salanuevak, baina ez dute lortu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Nafarroako Presidentetzarako hautagaia aukeratuko du UPNko Kontseilu Politikoak larunbat honetan, alderdiko zerrenden batzordeak arratsaldean adostu duenez.

Hautagaiak Jose Javier Esparza, Juan Ramon Rabade, Amelia Salanueva eta Alberto Catalan dira. Datorren urteko hauteskundeetara aurkeztuko ez dela iragarri zuen Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak, eta hautagaien lehiari hasiera eman zion.

Bakoitza bere proiektua azaltzeko denbora gehiago izateko Kontseilu Politikoa atzeratzea eskatu zuten Catalanek, Rabadek eta Salanuevak, baina ez dute lortu.

Bermeen batzordea

Alderdiko zerrenden batzordea bildu baino lehen, UPNko bermeen batzordeak bilera egin du. Batzorde horretako kide batek helegitea aurkeztu zuen. Kontseilu Politikoak hautagai bakarra onartu edo errefusatu dezakeela argudiatu zuen kide horrek. Bermeen batzordeak helegitea atzera bota du.

?Kontseilu Politikoan, larunbat honetan, onartu beharreko hautagaitza bakoitzaren dokumentazio guztia aztertu eta gero, aurkeztutako hautagaitza guztiak igortzea adostu du zerrenden batzordeak, Kontseilu Politikoak onartu ala baztertzeko?, UPNk agiri batean azaldu duenez.

Bozketa bat edo bi

Presidentetzarako hautagaia aukeratzeko ?lehen bozketa bat egingo dute zerrenden batzordeak aurkeztutako hautagai guztiekin?.

Aurkeztutakoen artean bakarra onartu ahal izango dute Kontseiluko kideek. Hautagai batek botoen % 50 baino gehiago lortzen baldin baditu, Kontseiluaren babesa jasoko du.

?Hautagai bakar batek ere ez badu botoen % 50 gainditzen, bigarren bozketa bat egin beharko du Kontseiluak, lehen bozketan botoen kopururik handiena lortu duen hautagaia berresteko ala ez. Hautagai horrek gehiengoa sinplea lortuz gero, hau da, aldeko botoak kontrakoak baino gehiago badira, berretsiko du Kontseiluak?, erantsi du agiriak.

Kontseilu Politikoa 232 kargudun eta alderdikidek osatzen dute. Aurretik Tuterako eta Iruñeko hautagaitza bakarrak berretsiko ditu organoak.

Albisteak (5)

Bideoak (1)