Itxi

2015 kontuak

EAJk osoko zuzenketa aurkeztuko du Gipuzkoako aurrekontuen aurka

Erredakzioa

Olanok azaldu duenez, “foru gobernuak suspertze ekonomikoaren araua errespetatu ezean”, ez dute aldeko botoa emango.

markel olano

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EAJk aurkeztutako hautagaiaren esanetan, Bilduk lurralde historikorako prestatutako aurrekontuen kontrako osoko zuzenketa aurkeztuko du eta “foru gobernuak suspertze ekonomikoaren araua errespetatu ezean”, ez dute aldeko botoa emango.

Olanok gaur, larunbata, iragarri du alderdiaren asmoa, Zumaiako, Getariako, Orioko eta Zarauzko alkategaiekin (Urola kosta) egindako bilera batean ostean, EAJk ohar baten bidez zabaldu duenez.

Olanoren esanetan, EAJk “ezinbesteko irizpidetzat” jo du Gipuzkoako aurrekontuak garatzerako orduan, ekonomiaren suspertzea.

Gainera, oharrean jaso duenaren arabera, ekonomia sustatzeko foru-arauak “negoziazioa baldintzatuko du”, ezin baita jarraitu “bat-batean hartutako neurriekin”.

Albisteak (3)