Itxi

Baliteke kalera ateratzea

Lau presok Frantzian betetako zigorra aintzat hartzeko eskatu du ANak

Erredakzioa

Francisco Mujika, Santiago Arrospide, Rafael Caride eta Alberto PLazaola dira presoak. Europako zuzentarauan oinarrituta hartu du erabakia Auzitegi Nazionalak.

Auzitegi Nazionalak Francisco Mujika, Santiago Arrospide, Rafael Caride eta Alberto Plazaola dira presoak dauden kartzelei haien kartzela-zigorren kalkulu berria egitea eskatu die, Espainian bete behar duten kartzelaldia berriz kalkulatzeko, Frantzian betetakoa kenduta.

ANko Zigor Arloko 1. sekzioko Aretoak Europako zuzentarauan oinarrituta hartu du erabakia, eta orain presondegiek zigorretik kendu beharreko denboraren kalkulua egin behar dute, eta horrek kaleratzea ekarriko ote duen adierazi.

Halere, Auzitegiko beste sekzio batek, bigarrenak, bestelako erabaki bat hartu du Iñaki Bilbao Beaskoetxea ETAko beste preso baten inguruan. Sekzio horretako epaileen arabera, eta Auzitegi Gorenak zuzentarau horren gainean esandakoa kontuan hartuta, gehiketak “ezin du berehalakoa izan, baizik eta legea kontsultatu beharko da”, horren inguruan ebazteko.

Halaber, sekzio horren esanetan, Kongresuak onartu berri duen legean, zuzentaraua barneratzeko, oraindik ez dago indarrean, eta Europako arau horren gaineko “eraginaren interpretazio irizpide” ezberdinak aipatzen ditu.

Gainera, gogorarazi duenez, ezin dira aplikatu 2010eko abuztura arte emandako epaien zigorrak.

Halaber, ebazpenaren arabera, ANk Bilbaoren aurka emandako epaiak “ebazpen frantziarrak atera baino lehen egin ziren”; hori dela eta, ez du uste “delitu guztiak prozesu bakar batean sartzeko loturarik” dagoenik.

Jose Ricardo de Prada Sekzioko epaileetako bat Bilbaori zigorrak ez batzeko (1994 eta 1996 urte bitartean 16 urteko kartzela zigorra jaso zuen, hiru epaitan) erabakiaren kontra azaldu da. De Pradaren iritzian, egokia da Bilbaorik zigorrak gehitzea, Concepcion Espejel eta Julio de Diego kideek erabakitakoaren aurka eginda.

Kartzeletatik zenbaketa berria jasotzen dutenean, fiskalari igorriko diote, eta horrek iritzia eman beharko du; orduan, sekzioak zigorra behin betiko betetzat noiz emango den zehaztuko.

 

 

Albisteak (3)

Informazio gehiago (2)