Itxi

Diputatuen Kongresua

PP bakarrik berriro, Segurtasun Legeari babesa emateko orduan

Erredakzioa

Araua beharrezkoa ez zela eta protestak “isiltzeko mozala” dela uste du oposizioak. Horregatik, lege-proiektua errefusatzeko argudio berdinak errepikatu dituzte oposizioko taldeek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Herri Segurtasunerako lege-proiektuari babesa emateko garaian PP bakarrik geratu da berriro Diputatuen Kongresuko eztabaidan. Araua beharrezkoa ez zela eta protestak ?isiltzeko mozala? dela uste du oposizioak. Horregatik, lege-proiektua errefusatzeko argudio berdinak errepikatu dituzte oposizioko taldeek.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa eztabaidan izan da eta talde guztiek proiektuaren aurkako botoa eman dute, PPk izan ezik. Arauak aldeko 181 boto jaso ditu, eta kontrako 141. Hala ere, legea behin betiko onartu baino lehen, Senatuko tramitea gainditu beharko du arauak.

Protestak Ganberan

?Istiluak? ez dira falta izan eztabaidan. Horrela, mozal zuriak kentzeko bi aldiz eskatu behar izan die Jesus Posada Kongresuko presidenteak Izquierda Pluraleko zazpi diputatuei.

Gainera, Conrado Escobar PPko bozeramaileak hitza hartu duenean, Miserableak obraren Herriaren kanta abesten hasi dira Solfonica taldeko emakumeak gonbidatuen tribunatik. Posadak Ganberatik kanporatzeko agindua eman du berehala.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Kongresuan. Argazkia: EFE

Fernandez ez da bozketan egon; izan ere, erregeak Bartzelonara lagundu ditu arratsaldean. Datorren legealdian PPk Moncloan errepikatzen ez baldin badu legea bertan behera utziko dutela iragarri dute oposizioko bozeramaileek.

?Isilpeko salbuespen egoera?

?Kalea ez da zurea. Badakit beste garai batean hori ikasi zenutela, baina hau gehiegikeri bat da?, esan dio Antonio Trevin PSOEko bozeramaileak ministroari. Legearekin ?Polizia Estatura itzuliko? direla salatu du sozialistak. Segurtasunaren ?alibiarekin? PPk askatasun politikoak murriztu nahi dituela kritikatu du PSOEko diputatuak.

Ricardo Sixto Izquierda Pluraleko diputatuaren hitzetan, Exekutiboak legearekin ?ordena publikoaren epaitegi zaharra? berpiztu nahi du. Aurrerantzean Barne ministroak ?epaile? lanak egingo dituela salatu du ezkerreko ordezkariak.

Emilio Olabarria EAJko diputatuaren ahotan, testua ?defendatzen zaila? da. Bestalde, legeak ?isilpeko salbuespen egoera? bat ezarri nahi duela salatu du Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko ordezkariak. Gobernuaren ?bidegabekeria politikoei babesa? eman nahi dietela gaineratu du.

Albisteak (4)

Bideoak (1)