Itxi

2015eko Aurrekontuak

ERCk ez die osoko zuzenketarik jarriko Artur Masen Aurrekontuei

Erredakzioa

Hala ere, errepublikanoek ez dute zehaztu CiUrekin bat egingo duten, proiektua osoko bilkuran defendatzeko, edo abstenitu egingo diren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ERCk ez die Artur Masen Aurrekontuei osoko zuzenketarik jarriko, eta horrek erraztu egingo dio CiUri egitasmoa onartzeko ibilbidea.

Hala ere, errepublikanoek ez dute zehaztu CiUrekin bat egingo duten proiektua osoko bilkuran defendatzeko edo abstenitu egingo diren. ERCren abstentzioarekin, beste talderen baten babesa edo abstentzioa beharko du CiUk Aurrekontuak onartu ahal izateko.

Oposizioko talde guztiek osoko zuzenketa defendatuko dute aipatu bilkuran.

ERCk gaur esan du ez datorrela bat Artur Masek aurkeztutako Aurrekontuekin, baina, hala ere, uko egin dio osoko zuzenketa jartzeari.

Albisteak (1)

Bideoak (1)