Itxi

Kataluniako hauteskundeak

CiU eta ERC parean geratuko lirateke bozetan, inkesten arabera

Erredakzioa

Hauteskunde orokorren kasuan, Podemos izango litzateke bozkatuena, % 14,7ko boto zuzenarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Generalitatearen Iritzien Ikerketarako Zentroaren (CEO) azken inkestaren arabera, CiU eta ERC parean geratuko lirateke Kataluniako hauteskundeetan; izan ere, CiUk 34-36 eserleku lortuko lituzke, ERCk 34.35, eta Ciutadans izango litzateke hirugarren indarra.

Jordi Argelaguet CEOren zuzendariak aurkeztu du abenduan egindako inkestaren emaitza. Horren arabera, ERC izango litzateke alderdi bozkatuena, % 17,2ko boto zuzenarekin, eta CiU bigarrena, % 14ko boto zuzenarekin.

Gainerako alderdiei dagokienez, Ciutadansek 14-16 eserleku lortuko lituzke Parlamentuan, PSCren (13-14), PPCren (11-12), Podemen (9-11), ICV-EUiAren (7-8) eta CUPen (7-8) aurretik.

Bestalde, Espainiako Diputatuen Kongresurako hauteskundeen kasuan, CiU izango litzateke garaile, 11-12 diputaturekin, Podemosen (10-11) eta ERCren (8-9) aurretik, baina Pablo Iglesias buru duen alderdia izango litzateke bozkatuena, % 14,7ko boto zuzenarekin, errepublikanoen (% 11,9) eta CiUren (% 11,2) aurretik.

Albisteak (2)

Bideoak (1)