Itxi

Katalunia

CUPek hautagaitza 'independentista eta apurtzailea' defendatu du

Erredakzioa

Gainera, ez duela Artur Masek proposatutako zerrenda bakarrean parte hartuko berretsi du. Horren aurrean, bide orri alternatiboa diseinatzea proposatu du.

Quim Arrafat CUP alderdi katalaneko diputatuak ezohiko hautagaitza eratzearen beharra nabarmendu du; horren esanetan, hautagaitzak independentista eta apurtzailea izan behar du, independentzia aldarrikatzeko eta prozesu eratzailea zabaltzeko.

Kataluniako azaroaren 9ko prozesu parte-hartzailearen ondotik, CUP alderdiak eman beharreko pausoen inguruko bere bide orria aurkeztu du gaur. "78ko erregimenarekin, kapitalismoarekin eta patriarkatuarekin hausteko, independentzia, Kataluniako Errepublika lortzeko bidean" izeneko ekimena aurkeztu dute gaur, eta lehenbailehen hauteskundeak aurreratzearen alde agertu dira, independentzia aldarrikatu ahal izateko.

Aipaturiko ekimenak urtarrilaren 10ean ekitaldia egingo du Bartzelonako Poblenou auzian eta, bertan, bere proiektua eta proposamen politikoa azalduko ditu.

Arrufatek berretsi du CUPek ez duela parte hartuko Artur Mas Generalitateko presidenteak proposatutako zerrenda bakarrean, eta ezinbestekotzat jo du bide orri alternatiboa diseinatzea.

David Caño Crida Constituent mugimenduaren bultzatzaileak azaldu duenez, hautagaitza horren eraketa abiatzea ahalbideratuko duen metodologia proposamena lantzen ari dira; baina prozesu geldoa dela eta eskuzabaltasun politikoa behar duela gaineratu du. "Asko eta indartsuak izatea da independentzia lortzeko bideak aurrera egiten duela bermatzeko modu bakarra".

CUP defiende una candidatura 'independentista y rupturista'

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)