Itxi

ETAren armagabetzea

ETAri arnasa eman nahi izatea egotzi dio PPk Jaurlaritzari

Erredakzioa

Euskadiko PPren aburuz, “ETA ia-ia amaituta dago eta haren amaieran ezin da zigorgabetasunik egon”

Nerea Llanosen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Euskadiko PPk Eusko Jaurlaritzak ETAren armagabetzea bultzatzeko aurkeztuko proposamena izan du hizpide eta horrek talde terroristari “arnasa” eman nahi izatea egotzi dio. “ETA ia-ia amaituta dago eta haren amaieran ezin da zigorgabetasunik egon”, zehaztu du.

Prentsaurrekoa eskaini du gaur Bilbon Nerea Llanos Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusiak Jaurlaritzaren proposamenaren inguruan iritzia emateko.

Euskadiko PPren aburuz, “ETA ia-ia amaituta dago eta presoak espetxeetan gogogabetuta daude”. “Gizartearen borrokaren eta Eskubide Estatuari esker heldu gara egoera honetara”, azpimarratu du Llanosek.

“Eusko Jaurlaritzak arnasa eman nahi izan dio ETAri, lurra hartu ahal izateko bidea prestatu nahi izan du. Ez du hori inondik inora merezi eta onartezina da”, gaineratu du.

Llanosek gogoratu duenez, “denbora luzean Jaurlaritza hainbat neurriren aurka agertu da, alderdien legearen aurka adibidez, eta orain, meritua bere gain hartu nahi du eta argazkian atera, inondik inora izan ez duen protagonismoa hartuz”.

“Arma guztiak eman behar ditu ETAk, arma horietako askok oraindik ere argitu gabe dauden krimenak argitzen lagunduko baitute”, zehaztu du.

“ETAk beti eskatu zaiona egin behar du, desegin egin behar du eta desagertu, baina ez zaio erraztasunik eman behar”, amaitu du.

ar”, amaitu du.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)