Itxi

Euskobarometroa: erreakzioak

UPyD: 'Jendearen haserreak aldaketa sakon bat ahalbidetzen du'

Erredakzioa

Gorka Maneiro alderdiak EAEn duen bozeramailearen iritziz, UPyD betebehar "garrantzitsua" izango du heltzear dagoen etapa "interesgarrian".

Gorka Maneiro. Argazkia: EiTB.

Gorka Maneiro EAEko UPyDren bozeramaileak Euskobarometroaren gainean hitz egin du, eta adierazi du "jendearen haserreak eta asealdiak", bere iritziz, "aldaketa sakon bat" ahalbidetzen dutela, "benetako birsorkuntza demokratiko batekin, gardentasun handiagoarekin eta herritarren arazoetatik gertuago dagoen politika batekin".

Ostiral honetan baloratu du Maneirok Euskobarometroaren inkestak hedatutako emaitzak; horien arabera, EAJk berriro irabaziko lituzke Eusko Jaurlaritzarako hauteskundeak, 22-23 eserlekurekin, egun dituen 27ak baino 4 gutxiago. Podemos bigarren postuan kokatuko litzateke, 21 edo 22 legebiltzarkiderekin, eta EH Bildu hirugarren indar moduan geratuko litzateke.

UPyDko legebiltzarkideak esan du emaitza horiek "lurrikara handia aurreikusten dutela" (UPyDk apur bat egingo luke gora, gora egingo lukeen alderdi bakarra litzateke) eta, bere iritziz, "balitekeela, marea honek behera egitean, benetako alternatiba bat bilakatzea, politika zaharrari aurre egiteko". Ildo horretan, Maneirok azaldu du bere alderdiak "sustrai sendoak" dituela, "bide luzea dugula aurrean, eta dena dagoela irekita". "Gure konpromisoa lan egiten jarraitzea da. Etapa oso interesgarria dator, eta UPyDren betebeharra garrantzitsua izango da", amaitu du.

Albisteak (6)