Noos auzia
Infantaren abokatuak helegitea aurkeztu du auzipetzearen aurka
Erredakzioa
Abenduaren 22an, Castro epaileak bi delitu fiskal egotzita auzipetu zuen infanta.
Cristina infantaren defentsak helegitea aurkeztu du Noos auziko epaiketa egitea agintzen duen autoaren aurka.
Jose Castro epaileak abenduaren 22an publikatu zuen autoa, eta, horretan, infanta auzipetu egin zuen, bi delitu fiskal egotzita.
Hori horrela, Jaume Riutord abokatuak apelazio helegitea aurkeztu du Palmako 3. zenbakiko instrukzio auzitegian.
Riutord bera bertaratu da epaitegira, Castro epaileari helegitea emateko.