Presoak
EPPK, Jaurlaritzaren birgizarteratze planak eztabaidatzeko prest
Erredakzioa
Bestalde, "euren zeregin militantea" ez dutela inoiz "arbuiatuko" eta ez dutela damutzearen bidea abiatuko ohartarazi dute presoek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Presoen eskubideen aldeko manifestazioaren bezperan, oharra kaleratu du Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK). Eusko Jaurlaritzaren birgizarteratze planak (Zuzen Bidea, kasu) eztabaidatzeko prest daudela aurreratu dute bertan presoek, baina "euren zeregin militantea" eta "borrokan eroritakoen oroimena" ez dituztela inoiz "arbuiatuko" nabarmenu du.
Egun, legediak beharrezkotzat jotzen du damutzea, ETAtik aldentzea eta Justiziarekin kolaboratzea, espetxe onurak jasotzeko.
"Gizarte Foroaren Gomendioetako batzuek bat egiten dute bai euskal jendartearen gehiengoaren nahiarekin eta baita Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusitik Zuzen Bidean proposamenean planteatzen diren zenbait neurrirekin", adierazi du EPPK-k, eta "ados-gune horietan zer sakondu" badagoela gaineratu du.
Horren ildotik, Gizarte Foroarekin eta Gasteizko Gobernuarekin hartu-emanak izateko prest agertu da. "EPPK-k, bere ordezkaritza eta mintzakideen bidez, begirunea oinarri, bai batzuekin bai besteekin harremanak izateko prestasun osoa agertzen du", esan du.