Itxi

Auzitegi Nazionala

Santiago Arrospide espetxeratzea agindu du epaileak

Erredakzioa

Atxilotuak uko egin dio egotzitako bi auzien inguruan deklaratzeari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Santiago Arrospide Sarasola, ‘Santi Potros’, ETAko kide ohia kartzelatzea agindu du Fernando Andreu epaileak, Madrilen eta Bartzelonan izandako bi atentatutan parte hartu izana leporatuta. Madrilen, 1986an, Luis Antonio Buron Barba fiskalburua hil zuten eta Barzelonan, 1987an, Juan Fructuoso Gomez hil zuten, bonba-autoz.

Santiago Arrospidek "ihes egin dezakeela" eta epaiketak "laster" egingo dituztela argudiatu du Andreu epaileak. Horrez gain, zigor eskaera "handia" izango dela nabarmendu du bere erabakia justifikatzeko gaur kaleratu duen autoan.

"Ez dugu ahaztu behar ETAk, oraindik ere, pertsona eta bitarteko nahikoak dituela bere kideak ezkutatzeko edota horiei ihes egiten laguntzeko", gaineratu du.

45 egun eman ditu aske

Arrospide 15 minutu inguru izan da epailearen aurrean, eta epaileak horri egotzi dizkioten delituen berri eman dio, baina atxilotuak ez du deklaratu nahi izan.

08:30ean heldu da Auzitegi Nazionalera, eta 10:00etan eraman dute Fernando Andreu epailearen aurrera.

Atxilotua gaur eraman dute Madrilera, atzo Lasarten (Gipuzkoa) atxilotu eta gero. ETAko kide ohia Gipuzkoako herri horretan bizi da, Auzitegi Nazionalak, Europako agindu batean oinarrituta Frantzian betetako zigorra kontuan hartu ostean, abenduan aske utzi zuenetik.

 

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Audioak (1)