Itxi

Soto del Real

Fidantza ordainduta, aurki aterako da Barcenas espetxetik

Erredakzioa

Barcenasen bederatzi senidek bildu dute dirua. Ruz epaileak eman du Barcenas espetxetik ateratzeko agindua.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Luis Barcenas Alderdi Popularreko diruzain ohiak dagoeneko eman dizkio epaileari bermepean libre atera ahal izateko eskatu zizkion 200.000 euroak.

Javier Gomez de Liaño Barcenasen abokatua eguerdiko 12:00etan iritsi da Auzitegi Nazionalera, Barcenasen bederatzi senidek egin duten diru-bilketaren egiaztagiriak eramatera.

Hortaz, PPko diruzaina izan zena aurki aterako da Madrilgo Soto de Realgo espetxetik. Izan ere, Ruz epaileak Barcenas espetxetik ateratzeko agindua eman du dagoeneko, fidantza ordaindu duela egiaztatu ondoren.

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (3)