Itxi

Elkarrizketa

Arraiz: 'Guardia Zibila Euskal Herritik joateko garaia da'

Erredakzioa

Guardia Zibilari 'xake-matea' ematea eskatzegatik, haren kontrako auzia  abiatzeko "inongo arrazoirik" ez dagoela berretsi du Sortuko presidenteak.

Hasier Arraiz

Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aburuz, "Guardia Zibila Euskal Herritik joateko garaia da"eta, horrenbestez, ez dago armatutako institutu honi "xake-matea" ematea eskatzeagatik, haren kontrako auzia abiatzeko "inongo arrazoirik". Ezker abertzaleko 12 abokatu eta Herrirako lau kideren kontrako polizia-operazioaren harira egin zituen adierazpenok Sortuko presidenteak eta horiengatik, ikerketa abiatu zuten Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak eta EAEko fiskalburuak. Arraizen aburuz, "jomugan" dute: "Esaldi bera beste batek bota izan balu, ez zen gauza bera jazoko", erantsi du.

Onda Vasca irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean, haren kontrako izapideak abiatzeak "agerian utzi du norainokoa den herri honetan adierazpen askatasuna".

Nabarmendu duenez, "ez dago auzia abiatzeko inongo arrazoirik, badelako garaia Guardia Zibila Euskal Herritik joatekoa".

Sortuko presidentearen esanetan, "jomugan" dute, "Sortuko, ezker abertzaleko ordezkaria" den aldetik. "Esaldi bera beste batek bota izan balu, ez zen gauza bera jazoko eta presio horrek agerian utzi du adierazpen askatasuna ez dela berdina guztiontzat", ondorioztatu du.

Era berean, "epaileen zati bat prebarikatzen" ari dela salatu du, "inongo lotsarik gabe ari dira, gainera", erantsi du. Haren ustean, "Guardia Zibila eta epaileen zati bat muturreko taldeek, ultrek, kontrolatzen dute".

Albisteak (3)