Itxi

Tortura

Portu eta Sarasolaren tortura salaketak ikertuko ditu Estrasburgok

Erredakzioa

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak tramitera onartu du Mattin Sarasola eta Igor Portu ustez torturatu zituzten guardia zibilen absoluzioaren kontra aurkeztutako salaketa.

Igor Portu, atxiloketaren ostean. Argazkia: Efe

Estrasburgon egoitza duen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak tramitera onartu du Mattin Sarasola eta Igor Portu ETAko kideak ustez torturatu zituzten guardia zibilen absoluzioaren kontra aurkeztutako salaketa.

Portu eta Sarasola 2008ko urtarrilean atxilotu zituen Guardia Zibilak, eta biek ala biek, torturak salatu zituzten. Hain justu, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak bi eta lau urte eta erdi arteko espetxe zigorrak ezarri zizkien Porturen eta Sarasolaren atxiloketan parte hartu zuten lau guardia zibili, torturak erabiltzeagatik. Urtebete geroago, baina, zigorra baliogabetu zuen Auzitegi Gorenak, txartu txarrak izan zirela ondorioztatzeko nahikoa froga ez zegoela argudiatuta.

Sarasolak eta Portuk Auzitegi Konstituzionalera jo zuten, babes eske, baina honek salaketa baztertu zuen. Hala, Estrasburgon aurkeztu zuten helegitea, eta orain, tramitera onartu du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak eta aldeei alegazioak eskatu dizkie.

Albistea Sarasolak berak eman du Auzitegi Nazionalean Garikoitz Aspiazu Txeroki ETAko buruzagi militarraren kontrako epaiketa batean.

Bideoa: Gorenak baliogabetu egin zuen guardia zibilei ezarritako zigorra.

Albisteak (2)