Bermea ordaindu du
Barcenas, espetxetik at: 'Kasu egin diot Rajoyri, indartsua izan naiz'
Erredakzioa
PPko diruzain ohiak 200.000 euroko bermea ordaindu du. Bederatzi senidek bildu omen dute dirua.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luis Barcenas Alderdi Popularreko diruzain ohia Madrilgo Soto del Real espetxetik atera da, epaileari bermepean libre atera ahal izateko eskatu zizkion 200.000 euroak ordainduta.
Javier Gomez de Liaño Barcenasen abokatua eguerdiko 12:00etan iritsi da Auzitegi Nazionalera, Barcenasen bederatzi senidek egin duten diru-bilketaren egiaztagiriak eramatera.
Orduan, Ruz epaileak Barcenas espetxetik ateratzeko agindua eman du, fidantza ordaindu duela egiaztatu ondoren.
Barcenas 21:50 aldera atera da Madrilgo espetxetik. Guillermo semeak lagundu du. Semea 19:00ak aldera itzuli da kartzelara, eguerdian ia bi ordu aitaren zain eman eta gero.
Barcenas: ?Ez dut inorentzako mezurik?
?Mariano Rajoyrentzat ez dut inolako mezurik, nik jaramon egin diot eta eskerrak eman nahi dizkiot: Luis, benetan, indartsua izan da. Jaramon egin diot eta sendoa izan naiz?, adierazi du Barcenasek espetxetik ateratzean.
Bere alderdiarentzako mezurik ez duela errepikatu du PPko altxorzain ohiak: ?PPk ez du zertan beldurrik izan behar, ez du une honetan ikaratzeko arrazoirik?.
?Ez dut inorentzako mezurik, hasteko ez dut telefono mugikorrik, eta hemen galdu dudan urte eta erdia berreskuratu nahi dut orain?, adierazi du Barcenasek.
?Beste gauza bat da, nik uste bezala jokatu ez duten pertsonekin nik desadostasunak izatea?, zehaztu du. ?Erantzukizunak guztiek gure gain hartu behar ditugu; nik beti egin bezala nire gain zati bat hartuko dut?, erantsi du.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzaren eta Estatuko Abokatutzaren azken idazkiak hizpide izan ditu Barcenasek: ?B kontabilitatea izan dela frogatuta dago, nik hasieratik esan nuen?. ?Kontabilitate paralelo horren arduradunak? bera eta Lapuerta zirela ?egia? dela gaineratu du.
Espetxean sartu baino lehen egindako guztiagatik ?damurik ez" duela esan du Barcenasek. Horrela, ?jokabide berdina? izango lukeela berretsi du; izan ere, ?bakoitzak hartzen dituen erabakien ondorioak onartu beharra ditu, hanka-sartzeak izan edo denborak hutsegiteak izan direla demostratu?.
Luis Barcenas PPko diruzain ohia eta haren semea, Guillermo. Argazkia: EFE
Kartzelan ?une gogorrik izan ez? dela adierazi du PPko altxorzain ohiak, baina Espetxeetako Erakundeen ?jazarpena? salatu du.
Atzerapena
?Oso ondo? dagoela onartu du PPko diruzain ohiak, eta kartzelatik ateratzeko ?atzerapena? baloratu du. ?Antza denez, espetxeko zuzendariak lan asko izan du?, adierazi du ironiaz, ?eta arratsaldeko bostetatik ezin izan du nire irteera sinatu?.
Ordu batzuk lehenago, espetxetik ateratzeko atzerapena salatu du Javier Gomez de Liaño PPko altxorzain ohiaren abokatuak. Legez kanpoko atxiloketa eta agintaritza judizialari desobedientzia delituak egon daitezkeela aditzera eman du.
?Aske uzteko agindua ematen denean, hiru segundo geroago bete behar dute?, azaldu du Gomez de Liañok. ?Bi edo hiru segundotan?, errepikatu du abokatuak haserre.
Barcenas Auzitegi Nazionalean agertu beharko da ostiral honetan; izan ere, prebentzioko neurriak ezarri zizkioten, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.
Luis Barcenas espetxetik ateratzean. Argazkia: EFE