Ekitaldia bihar Irunen
Herritarrak izango dira EH Bilduren ardatz, independentzia lortzeko
Erredakzioa
Arraizek iragarri duenez, "gehiengo sozialak" lortzeko apustua egingo dute, "erakundeetan ere gehiengoaren" babesa izateko.
Hasier Arraiz Sorturen presidente eta EH Bilduren bozeramaileak "gehiengo sozialak" lortzearen aldeko apustua egin du, "erakundeetan ere gehiengoaren" babesa izateko, eta horrela erabakitzeko eskubidean oinarritutako prozesu eratzaile bat sustatzeko.
Arraizek Donostian emandako prentsaurreko batean egin ditu adierazpenak, EH Bilduk bihar Irunen Euskal Herriaren independentzia lortzeko aurkeztuko duen ibilbide orriaren harira.
"Erabaki egin behar dugula erabaki dugu, eta guztiaz erabaki nahi dugula", Madrilen agintzen duenak agintzen duela, esan du Arraizek. Izan ere, ezker abertzaleko buruzagiaren arabera, "Estatu auzia" da Kataluniari eta Euskal Herriari "etorkizunaz modu askean erabakitzeko aukera" galaraztea.
EH Bilduren bozeramaileak erakundeetan isla izango duten gehiengo sozialak aldarrikatu ditu, "prozesuaren akuilu" izan daitezen.
Koalizio abertzalearen eskaintza politiko berriaren jomugan "euskal herritarrak" egongo omen dira, Euskal Herriaren "etorkizun sozialaren eta ekonomikoaren jabe" egin nahi dituelako EH Bilduk.
lako EH Bilduk.