PP-ren Batzar Nazionala
Aznar: 'Bakoitzak bere ekintzengatik erantzun behar du'
Erredakzioa
Ustelkeria kasuei erreferentzia eginez, bere ekintza guztiengatik erantzungo duela ziurtatu du PPren ohorezko presidenteak, “aurrenatik azkenera arte”. Ustelkeria “minbizi” bat dela ohartarazi du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
?Bakoitzak bere ekintzengatik erantzun behar du; legearekin, berme guztiekin, baina betebehar guztiekin. Nik nire ekintzengatik erantzungo dut, lehenetik azkenera arte. Aurrez aurre begiratuta diotsuet: aurrenetik azkenera arte erantzungo dut?, nabarmendu du Jose Maria Aznar PPren ohorezko presidenteak.
PPko Batzar Nazionalaren inaugurazioan hitzaldia eman du Aznarrek. Udal-hauteskundeak irabazteko animoak eman dizkio Aznarrek PPri. Horregatik, alderdiko boto-emaileak mobilizatzeko deia egin du behin baino gehiagotan. ?Alderdiaren etorkizuna ez dago jokoan, Espainiarena baizik?, adierazi du. Animatzeko helburuarekin entzunareto osoari galdetu dio: ?PPk irabazteko asmoa al du, benetan?? edo ?Non dago Alderdi Popularra??.
Nahiz eta jendeak asko hitz egin bera alderditik sekula urrundu ez dela defendatu du gaur Jose Maria Aznar PPren ohorezko presidenteak: ?Ez naiz inondik itzuli, ez dut sekula alde egin eta?.
Alderdi Popularraren konbentzioan hitza hartu behar zuela jakin zenetik irakurri diren lerro-buruen inguruan ironiaz mintzatu da. Aznar ?itzuli? dela ziurtatu dute, erantsi duenez.
?Galdetzen nion nire buruari, nora? Nora joan naiz ni? Ez naiz inondik bueltatu, sekula alde egin ez dudalako?, azpimarratu du Aznarrek PPko militanteen txalo artean.
Ustelkeria kasuei erreferentzia eginez, bere ekintza guztiengatik erantzungo duela ziurtatu du PPren ohorezko presidenteak, ?aurrenetik azkenera arte?. Ustelkeria alderdiak onartu ezin duen ?minbizi? bat dela ohartarazi du.
Biktimak
Gregorio Ordoñezen hilketa hunkituta gogorarazi du Gobernuko presidente ohiak. ETAk hil zuela 20 urte bete dira. Terrorismoaren biktimentzako beti ?memoria, duintasuna eta justizia? izatea eskatu du Aznarrek.
?Terroristak kartzelan zigorrak betetzen, laguntzen eta goratzen dituztenak auzitegien aurrean?, esan du Aznarrek. PPren ohorezko presidentearen hitzetan, biktimak ?dauden tokian daudela, ateak eta besoak zabalik?. ?Biktimentzako memoria, duintasuna eta justizia, bihar, gaur, hemen, Estrasburgon, eta edozein lekutan?, gaineratu du.
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Cospedal: ?PP ustelekin gupidagabea da?
Bere alderdiak ustelkeriaren aurkako borrokan ?konpromisoa? duela ziurtatu du Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak. Cospedalen hitzetan, ?politikaren lanbide zintzoari desohore? egiten dietenekin ?gupidagabea? da.
PPren Gobernuak ongizate estatua ?salbatzeko? balio izan duela defendatu du idazkari nagusiak, nahiz eta krisi ekonomikoa eta erronka sezesionista oztopo izan. ?Espainian eta herrialde gisa ditugun aukeretan sinesten duen alderdi bakarra gara?, adierazi du.
Rita Barbera, Arantza Quiroga, Ana Mato eta Lucia Figar batzarrean. Argazkia: EFE
Quiroga: ?Barcenasen jokabidea higuingarria da?
Luis Barcenas PPko altxorzain ohiaren jokabidea ?higuingarria? dela uste du Arantza Quiroga Euskadiko PPren presidenteak. ?Epaileen aurrean azalpenak eman? beharko dituela erantsi du Quirogak.
Duela bi urte esandakoa errepikatu du Euskadiko PPren buruzagiak. Barcenasen jokabidea ?higuingarria? dela adierazi du, eta PPko diruzain ohiak ?epaileen aurrean azalpenak eman beharko ditu, egiten ari den bezala, eta hori da jarraitu beharreko bidea?.
Erronka soberanista eta populismoen gorakada
Bestalde, ?berrarmatze ideologikoa? aldarrikatu du Esperanza Aguirre Madrileko PPren presidenteak Batzar Nazionalean. Era berean, alderdiaren ?printzipioak? aldarrikatu ditu Aguirrek, Espainiako politikak une ?kritiko? bat bizi duelako erronka soberanistagatik eta populismoen gorakadagatik.
Esperanza Aguirre Madrileko PPren presidentea. Argazkia: EFE
Madrilgo PPren presidentearen ahotan, alderdia batzarra egiten ari da Espainiako politikarentzako une ?erabakigarri? eta ?kritiko? batean, ?arazo larriak? daudelako. ?Desafio soberanista? eta ?komunismo zaharkituena? eta ?populismo demagogikoenen okerrena? uztartzen dituen indar politiko bat aipatu ditu Aguirrek.
Ana Botella Madrilgo alkateak agur esan dio gaur bere karguari alderdikideen aurrean. Botella ?harro? agertu da eta PPri ?esker ona? adierazi dio.