Terrorismoaren aurkako ituna
PSOEk onartu egin du espetxealdi iraunkorra
Erredakzioa
Dena dela, zigor mota hori etorkizunean baliogabetzeko aukera zabalik utzi dute PSOEk eta PPk.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jihadismoaren aurka PPk eta PSOEk hurrengo egunetan sinatuko duten itunean, espetxealdi iraunkor berrikusgarria bertan behera uzteko aukera aurreikusi dute alderdi biek, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren esanetan. Sozialistak neurri horren aurka agertu dira behin baino gehiagotan.
“Formula transakzionala adostu dugu. Ez dugu akordioan espetxealdi iraunkorra aipatu; horren ordez, espetxealdi hori arautzen duen Zigor Kodearen artikulua aipatu dugu”, azaldu du ministroak, Europako Batzordeko Barne ministroek Rigan (Letonia) egingo duten bilerara heldu denean.
Formula horri esker, PSOEk aukera izango du espetxealdi iraunkorra bertan behera uzteko, baldin eta gobernatzea lortzen badu. Horrez gain, ez du Zigor Kodearen corpusa aldatu behar izango, adostutako akordioari esker.
“Nahitaezkoa zen PPk eta PSOEk estatu-mailako itun handi bat lortzea, jihadisten terrorismoari aurre egiteko eta Zigor Kodea indartzeko”.
Itunaren “azken xehetasunak” adosteko, Pedro Sanchez PSOEko buruak Mariano Rajoy presidentearekin hitz egingo du egunean zehar.