Itxi

Memoria historikoa

Nafarroako Parlamentuak frankisten titulu publikoak kentzea eskatu du

Erredakzioa

Neurria "premiazkoa" dela nabarmendu du Ganberak. PP abstenitu egin da, eta gainerako taldeek alde bozkatu dute.

Nafarroako Parlamentua. EFE

Nafarroako Parlamentuak "premiazko"tzat jo du "baliogabe uztea Frankismoarekin lotuta zeuden pertsonak goratzen dituzten aintzatespen publikoak eta administratiboak". PP abstenitu egin da, eta gainerako taldeek alde bozkatu dute.

Ekimena Izquierda-Ezkerrak (I-E) sustatu du, eta Bozeramaileen Batzordean onartu dute, 1936ko estatu-kolpearen osteko jazarpenaren biktimak aintzatesteko foru legearen 12. artikuluari jarraiki.

Halaber, lege hori oso-osorik bete behar dela aldarrikatu dute testuan, bai epeak errespetatuta, bai proposamenak garatuta.

Albisteak (2)