Itxi

Sanchez-Rajoy akordioa

Nazioaren egoerari buruzko Eztabaida otsailaren 24an izango da

Erredakzioa

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiaren lehenengo politika orokorreko eztabaida izango da, eta Andaluziako hauteskundeen aurrekanpaina betean izango da.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EiTB

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia akordio batera iritsi dira, eta otsailaren 24an izango da legegintzaldiko azkeneko Nazioaren egoerari buruzko Eztabaida.

Terrorismoaren kontrako ituna izenpetu ostean egin dute Kongresuko saioari buruzko ituna.

PSOEko iturriek jakitera eman dutenez, Rajoy izan da eztabaidaren lehenengo jardunaldirako data proposatu duena, eta Sanchez ados agertu da.

ados agertu da.