Itxi

Elkarrizketa Euskadi Irratian

EAJ: 'Larria da PSOEk PPren jihadismoaren kontrako ituna babestea'

Erredakzioa

Olanoren arabera, “hauteskundeaurreko giro honetan PSOEk hor dagoela erakutsi nahi izan du, ikusi duelako Podemos atzetik indartsu datorrela”.

Olano, ETBren estudioetan. Irudia: EiTB

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko EAJren hautagaiaren esanetan, “benetan larria” da PSOEk PPren jihadismoaren aurkako ituna babestu izana, eta udal eta foru hauteskundeak direla eta duen “ahuleziaren eta urduritasunaren seinale” dela uste du.

ETBn egindako elkarrizketa batean esan duenez, batetik, gizartean “kezka handia dago” terrorismo jihadista dela eta, eta, bestetik, itun hori sinatuta, “hauteskundeaurreko giro honetan PSOEk hor dagoela erakutsi nahi izan du, ikusi duelako Podemos atzetik indartsu datorrela”.

Jeltzalearen esanetan, baina, jihadsmoaren kontrako itunak “bere jarraitzaileen artean harrera ona izango ez duten atalak ditu, kartzelaldi iraunkor berrikusgarriarekin lotutakoa, esaterako”.

“Argi dago sinatu dutela eta hori da gaur-gaurkoz dagoena. Hauteskundeen ostean, ez dakigu zer gertatuko den, baina badakigu orain zer dagoen, eta orain PPri babesa eman diote. Uste dut larria dela, besteak beste, ahuleziaren eta urduritasunaren seinale delako, segur aski justifikatuta, baina, edonola ere, hor dago”, ziurtatu du.

 

>

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)