Itxi

Auzitegi Nazionala

Askapenaren ilegalizazioa eta bost kide kartzelatzea eskatu dute

Erredakzioa

Fiskaltzak seina urteko kartzela-zigorra eskatu du, eta Askapena, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke desegitea.

Auzitegi Nazionala. Argazkia: EiTB

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Askapena legez kanpo uztea eta desegitea, eta bost kide kartzelatzea eskatuko du epaiketan.

Fiskaltzaren kalifikazioa atera da gaur argitara. Askapenaren kontra 2010ean egin zuten polizia-operazioaren harira idatzitako kalifikazioa da. Zortzi lagun atxilotu zituzten orduan, azkenean bost bakarrik inputatu zituzten arren, eta Fiskaltzak seina urteko kartzela-zigorra eskatu du haientzat. Gainera, talde internazionalista, Askapeña Bilboko konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke desegitea eskatuko du.

Hala ere, oraindik ez dute datarik jarri epaiketari ekiteko.

Albisteak (1)