Irregulartasunak Kutxabanken
Urkulluri 'EAJren hooligan bat' izatea leporatu dio EH Bilduk
Erredakzioa
“Bere alderdiari gaizki datozkionean gauzak, aktuazio irregularrak zipriztindu egiten dituztelako”, dena ETA dela esaten du “bere ardurak diren horietatik ihes egiteko”, gaineratu du
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Urkulluri lehendakari kargua “alde batera utzi” eta “EAJren holligan baten modura” aritzea egotzi dio EH Bilduk. “Bere alderdiari gaizki datozkionean gauzak, aktuazio irregularrak zipriztindu egiten dituztelako”, dena ETA dela esaten du “bere ardurak diren horietatik ihes egiteko”, gaineratu du
Atzo, Urkulluk adierazpen gogorrak egin zituen ezker abertzalearen kontra: "sufrimendu handia eragin zutenek, egun lezioak eman nahi dizkigute, egindako mina aitortu gabe, are gutxiago, barkamena eskatu barik". Zuzenean esan gabe, ezker abertzaleari aipamena egin zion lehendakariak.
Modu horretan, EH Bilduk Kutxabankeko irregulartasunaren inguruan izan duen jarrera ere kritikatu zuen lehendakariak.
Koalizioak gaur salatu duenez, ez EAJk ezta PSEk ere ez dute Legebiltzarrean Kutxabanki buruzko ikerketa batzorde bat eratzeko EH Bilduren proposamena babestuko, “Fernandez-Cabieces auzia eta bankuaren pribatizazio prozesua argitzea behar-beharrezkoa den arren”.
“EAJk eta PSEk ez dute ezer ikertu nahi, horrek beren ardura politikoak argitara ateratzea ekarriko lukeelako; ikerketa batzordea eratzeari ezezkoa eman diote elkarren lotsak babesten jarraitu nahi dutelako”, adierazi du Urruzunok.
Urruzunoren esanetan, EAJ eta PSEren erantzunak EH Bilduren susmoak berretsi ditu, “ez batak ez besteak ez dutela Kutxabanken egin eta hitzartu dutena argitzeko inolako borondaterik”.