Maiatzeko hauteskundeak
Peio Lopez de Munain izango da PSE-EEren alkategaia Gasteizen
Erredakzioa
Zerrendako bigarren tokian Isabel Martinez zinegotzia joango da, eta hirugarrenean, Carlos Zapatero, Vital Kutxaren presidente ohi eta Enplegu sailburuorde ohia.
PSE-EEren Arabako Exekutiboak erabaki du Peio Lopez de Munain izango dela Gasteizko alkategaia, Maite Berrocalek, zuzendaritzak zerrenda "inposatu" nahi izan ziolako, hautagaitzari uko egin ostean.
201etik Gasteizko zinegotzi dena izango da zerrendaburu, eta bigarren tokian Isabel Martinez zinegotzia joango da, eta hirugarrenean, Carlos Zapatero, Vital Kutxaren presidente ohi eta Enplegu sailburuorde ohia.
Gaur arratsaldean jakinarazi diote zerrenda probintzia batzordeari, eta honek PSOEren Batzorde Federalaren esku utziko du.
esku utziko du.