Itxi

Pujol auzia

Atzerrian ezkutatutako dirutzagatik ere inputatu dute Pujol Ferrusola

Erredakzioa

Kasua daraman epaileak marxtoaren 26rako deitu du deklaratzera Kataluniako presidente ohiaren semea.

Jordi Pujol Ferrusola. Argazkia: Efe

Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiak atzerrian ezkutatu zuen dirutzaren auzia ikertzen ari den epaileak inputatu gisa deklaratzera deitu du Jordi Pujol Ferrusola, presidente ohiaren seme zaharrena, martxoaren 26an, iturri judizialek jakitera eman dutenez.

Manos Limpiasen herri-akusazioaren eskaria onartu du epaileak, horrela, eta Pujolen seme zaharrenak atzerriko ezkutuko diruaren kudeaketaren ardura zeramala aintzat hartuta.

Hala, dagoeneko bi auzitan inputatu dute Jordi Pujol Ferrusola; izan ere, Auzitegi Nazionalak dirua zuritzeagatik inputatu du. Pablo Ruzek hartu zuen erabaki hori, Kataluniako Gobernuaren esku zeuden lan publikoetan bitartekari lanak egiteagatik eskupekoak jaso ote zituen ikertzen ari den epaileak.

Gainera, gogorarazi behar da presidente ohiak eta inputatuaren hiru anaiek onartu egin zutela, inputatu gisa deklaratu zuenean, anaia zaharra zela ezkutuko dirutza kudeatzen zuena eta diru atzerriko kontuetan sartzeaz arduratu zena.

Jordi Pujolek esan zuen dirutza Florenci aitarengandik zetorkiola, hark bere emaztearen eta biloben esku utzi zuela, eta gero Delfi Mateuk eta Joaquim Pujolek kudeatu zutela, baina horiek hil zirenean, Jordi Pujol Ferrusolak hartu zuela ardura hori bere gain.

Albisteak (3)