Itxi

AN-ri neurriak eskatuko dizkio

Goñik CAN auziko 'informazio asko' kontrolatzen du, salatu du Kontuzek

Erredakzioa

Elkartearen arabera, Enrigue Goñi Criteria Caixako sozietatearen Zuzendaritzako kide da eta CAN “desagertzera” eraman zuen kudeaketaren gaineko “informazioaren alde handi bat kontrolatzen” du.

Kontuz elkarteak neurriak hartzeko eskatuko dio Auzitegi Nazionalari CAN auziari lotutako (entitatea Banca Civicaren parte izatera igaro zen 2010ean eta Caixa Bankek bereganatua 2012an) agiriak babesteko, Enrigue Goñi Criteria Caixako sozietatearen Zuzendaritzako kide delako eta CAN “desagertzera” eraman zuen kudeaketaren gaineko “informazioaren alde handi bat kontrolatzen” duelako.

“Adar jotzea iruditzen zaigu Caixan informazioaren alde handi bat kontrolatzen duena inputatu bat izatea, eragina zuzena baita”, esan du Patxi Zamora elkarteko bozeramale eta Eloy Velascok abiarazitako auzian akusazioetako batek.

Zamoraren ustean, Criteriaren eskuetan dauden txostenek urtez urte inbertitutako diruaren gainean argia botako lukete, esate baterako, Nafarroako Kutxan dirua inbertitu zuten enpresak eta inbertsioen arriskuak baloratzeko moduak, horietako askok “porrot” egin zuten eta.

“Ez du inolako zentzurik ustezko delitu horren probak ustezko egilearen esku egoteak”, esan du berriro Zamorak. Gainera, kritikatu egin du eskatutako informazio guztia Parlamentuan sortutako Ikerketa Batzordeak jaso ez izana.

Zehatz-mehatz, Nafarroako Kutxa Fundazioaren presidenteak, “Yolanda Barcinak eta bere Gobernuak zuzenean aukeratu zuten 2014ean”, esatea prest dagoela Parlamentuarekin kolaboratzera, baina Batzordeko presidenteari zuzendutako gutun batean adieraztea ez duela “informazioa eta dokumentazioa helarazteko beharrik, ez ematea eta datuak babesteko legea aitzakiatzat hartzea”.

Horren inguruan Zamorak ziurtatu duenez, “ezin da onartu informazioa ezkutatzeko eta epeak luzatzeko estrategia honek Ikerketa Batzordea itxiaraztea, zabaltzea hainbeste kostatu eta gero”.

“Are gehiago, kontuan hartuta hauteskundeak gertu daudenez, epea murriztuko dela”, gaineratu du.

 

 

Albisteak (1)