Itxi

Ikerketa batzordea

Atzerrian dirurik ez duela adierazi du Oriol Pujolek

Erredakzioa

Dirurik erregularizatu ez duela ziurtatu du CiUko presidente ohiak. Anaiak epailearen aurrean deklaratu arte, aitonak utzitako herentziaren inguruko azalpenik emango ez duela erantsi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Atzerrian dirurik ez duela eta ezer ere erregularizatu ez duela ziurtatu du Oriol Pujol CiUko presidente ohi eta CDCko buruzagi ohiak. Jordi Pujol Ferrusola anaiak epailearen aurrean deklaratu arte, aitonak utzitako herentziaren inguruko azalpenik emango ez duela erantsi du.

Oriol Pujolek agerraldia egin du astelehenean Parlamentuko ikerketa batzordean. Lehentxeago, Jordi Pujol Ferrusolak aitonaren legatua 1992tik aurrera anaia-arreba bakoitzaren kontu korronteetan banatu zuela esan du Marta Pujolek.

Oriol Amoros ERCko diputatuak aitonaren herentziaren inguruan galdetu dio CDCko buruzagi ohiari. ?Ez dut dirurik atzerrian, eta ez dut ezer ere erregularizatu, ez dagoelako erregularizatzeko ezer?, adierazi du CiUko diputatu ohiak.

Amoros bera eta Jordi Terrades PSCko diputatua gehiago saiatu dira, baina iraganean atzerrian dirurik izan duen, Espainiara ekarri duen edo anaiaren dirua jaso duen ez du argitu Oriol Pujolek.

?Arduraduna anaia zen?

?Herentziaren inguruko honen guztiaren arduraduna nire anaia (Jordi Pujol Ferrusola) zen, eta Bartzelonako epaitegian deklaratu arte hitz egingo ez genuela esan zuen berak, eta hemen gaude. Andorran ez dut dirurik, ezta atzerrian ere, eta ez dut ezer ere erregularizatu, ez dagoelako erregularizatzeko ezer?, azpimarratu du.

Bestalde, 1988tik 1997ra, Jordi Pujol Kataluniako presidentea zen garaian, Generalitatearen 12 enkargu jarraian jaso zituela onartu du Marta Pujolek. Horrela, arkitekto gisa 12 egitasmo aurrera eramateko ardura hartu zuen alabak. Gainera, konkurtso batean azkena bakarrik irabazi zuela aitortu du.

Albisteak (6)

Bideoak (1)