Presoak
Etxerat sakabanaketaren kontrako babes bila, Europako Parlamentuan
Erredakzioa
"Ia alderdi politiko guztietako eurodiputatuen elkartasuna" jaso dutela azpimarratu du elkarteak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Etxerat euskal presoen senideen elkartea presoen sakabanaketaren kontrako babes bila joan da Europako Parlamentura, Josu Juaristi EH Bilduren eurodiputatuak gonbidatuta.
"Haien errealitatea azaltzera etorri dira, senideak bisitatzeko milaka kilometro egiteak suposatzen duen giza eskubideen urraketa", adierazi du Juaristik Etxerateko kideekin batera eman duen prentsaurreko batean.
Urtzi Errazkin Etxeraten bozeramailearen ustez, "Espainian eta Frantzian ezarritako presoen sakabanatze politika" da presoen senideek "pairatzen" duten "giza eskubideen urraketaren" sorburua.
Errazkinek "ia alderdi politiko guztietako eurodiputatuen elkartasuna" jaso dutela azpimarratu du.
Juaristik, bere aldetik, gogorarazi du Dimitros Papadimoulis (Syriza) Europako Parlamentuko presidenteordearekin bildu dela Etxerat, besteak beste.
Era berean, beste hainbat eurodiputaturekin ere izan direla aipatu du: Ramon Tremosa (CDC), Izaskun Bilbao (EAJ), Marina Albiol (IU), Lidia Senra (Anova) eta Ernest Maragall (ERC Necat).
ll (ERC Necat).