Itxi

Ekitaldia larunbatean

Espainiar Estatuari xake-matea emateko eskatu die Arraizek herritarrei

Erredakzioa

Sortuko hainbat kiderekin batera agerraldia egin du Arraizek Gasteizen, alderdi horrek Barakaldoko BECen larunbatean egingo duen ekitaldia aurkezteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideak dei egin die euskal herritarrei, “Espainiako Estatuari” xake-matea eman diezaioten.

Sortuko hainbat kiderekin batera agerraldia egin du Arraizek Gasteizen, alderdi horrek Barakaldoko BECen larunbatean egingo duen ekitaldia aurkezteko. 10.000 lagunetik gora biltzea espero du Sortuk. Ekitaldi horretan “Euskal Bidea” izeneko proposamena zabalduko dute.

Independentzia “hogei mugimendutan” proposatuko du EH Bilduk, eta aurreneko mugimendua BECen egingo dutela nabarmendu du Arraizek.

“Hamar mila peoi beltzek aurrerapausoa emango dute, eta, horren ostean, beste batzuk etorriko dira; xedea, euskal estatu bat lortzea, non justizia soziala eta subiranotasuna errealitate izango diren”, esan du.

Aurretik ere, erabili du Arraizek ‘xake-mate’ esamoldea: Guardia Zibilari “xake-matea” emateko eskatu zien Euskal Herriko biztanleei, ‘Xake’ izeneko operazioa egin ostean ‘Mate’ izenekoa abiatu zuen egunean.

Juan Carpalsoro EAEko fiskal nagusiak ikerketa abiatu zuen orduan, adierazpen horiek eginda Sortuko presidenteak deliturik egin zuen argitzeko.

Albisteak (4)

Bideoak (1)