Itxi

Irregulartasunak

Kontzentrazioa egin dute Gasteizen, Marotoren dimisioa eskatzeko

Erredakzioa

Adi ustelkeriaren kontrako plataformak antolatuta, elkarretaratzea egin dute udal bulegoen aurrean, 2007an sinatutako alokairu kontratua "Gasteizen interesentzat kaltegarria" zela salatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Adi ustelkeriaren kontrako plataforma herritarrak Javier Maroto Gasteizko alkatearen dimisioa exijitu du, eta Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministroarekin batera ardurak bere gain hartzeko eskatu du, "Gasteizen interesentzat kaltegarria" den alokairu kontratu bat sinatu zutelako 2007an.

Dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin dute arratsaldean udal bulegoen parean, Kontu Auzitegiak alkateari, Alonsori eta hori alkate zen garaiko udal taldeko kideei alokairu kontratu batean ustez irregulartasunak egiteagatik 500.000 euroko bermea ezarri ostean.

Javi Aguilo plataformaren bozeramaileak alokairu operazio haren "irregulartasunak" salatu ditu, eta gogor kritikatu du Maroto, milioi erdi euroko bermea ordaintzeko gasteiztarren dirurik ez duela erabiliko harrotasunez esateagatik.

Horren harira, Udalak hilero alokairua ordaintzeko 17.000 euro bideratzen dituela gogorarazi du. Horregatik, Marotok ez lukeela "dominarik" jarri behar azpimarratu du.

Aguilloren esanetan, Gonzalo Anton enpresariarekin sinatu zuten alokairu akordioan "funts eta baliabide publikoak gaizki erabili" zituzten "pertsona pribatuak aberasteko"".

"Ustelkeria Stop" lelopean egin dute elkarretaratzea, eta partaideen artean EH Bilduren legebiltzarkideak zeuden.

rkideak zeuden.

Albisteak (1)

Bideoak (1)