Prentsaurrekoa Donostian
'Euskal bidearen' aldeko 'fronte zabala' ireki nahi du EH Bilduk
Erredakzioa
Koalizio abertzaleak urtebeteko epea proposatu du "tresna egokia antolatzeko, xede izanik Euskal Herriaren etorkizuna erabaki nahi dutenen hegemonia soziala lortzea".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak gaur adierazi duenez, "EH Bilduk tresna berria eskaini nahi die herritarrei, xedea izanik Euskal Herriaren etorkizuna erabaki nahi dutenen hegemonia soziala lortzea". Horretarako, "fronte zabala, mugimendu politikoa eta soziala abiatzea" proposatu du.
Donostian prentsaurrekoa eskaini du Arraizek Rebeka Ubera Aralarreko idazkari koordinatzailearekin batera, atzo Barakaldoko BECn EH Bilduk egindako ekitaldiaren balorazioa egiteko. Koalizio abertzaleak urtebeteko epea proposatu du, ekainean hasita, prozesu hori garatzeko.
"Mugimendu bat antolatu nahi dugu, xede izanik Euskal Herriaren etorkizuna erabaki nahi dutenen hegemonia soziala lortzea", azaldu du.
Sortuko presidenteak onartu duenez, "oraindik ez dugu oso argi nola egingo dugun prozesu hura, helburua gauzak ondo egitea da, eztabaida benetakoa izan behar delako, Euskal Herriko herri eta haran guztietako herritarrek parte hartu dezaten".
Udalerri bakoitzean "orri zuri batekin hastea gustatuko litzaiguke", azpimarratu du Arraizek. "Argi dagoena zera da: prozedura behetik gora egingo dugu, eta EH Bildu osatzen duten alderdi guztiok komunean dugu Euskal Herrirako subiranoatsun osoa eta justizia soziala", gaineratu du.
BECn izandako ekitaldi "jendetsuaren" harian, Arraizek esan du horrek agerian utzi duela "euskal bideak" izandako harrera ona.
"Une honetan bi jarrera daude: boteredunek erabaki guztiek hartzen dituzten gogogabetasun honi eustea, edo euskaldunok politikaren lehen lerroa bereganatzea, nola bizi nahi dugun erabaki dezagula", gaineratu du.
, gaineratu du.