Itxi

Zigorrak pilatzea

Guardia Zibila Plazaola atxilotzen saiatu da, baina ez du topatu

Erredakzioa

Agenteak ETAko preso ohiaren etxera joan dira, baina ez dute topatu bertan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Guardia Zibila Alberto Plazaola ETAko preso ohia atxilotzen saiatu da bart Oñatin (Gipuzkoa), Auzitegi Nazionalak berriz kartzelatzea agindu eta gero.

Naiz.info webguneak jakinarazi duenez, Guardia Zibila Plazaolaren etxera joan da 23:00etan, zortzi ibilgailutan, baina preso ohia ez zegoen bertan, eta oraingoz ez dute topatu. Ordu erdi eman dute agenteek etxebizitzaren barruan. Ondoren, alde egin dute.

Bien bitartean, hainbat herritar etxearen aurrean elkartu dira, Plazaolari babesa erakusteko. Aldez aurretik, manifestazioa egin zuten Oñatiko kaleetan.

Atzo, Alberto Plazaola eta Santiago Arrospide, Santi Potros, ETAko kideek Frantziako espetxeetan preso emandako urteak Espainian ezarritako zigorrean kontuan ez hartzea erabaki zuen Auzitegi Gorenak, abenduan Auzitegi Nazionalak aske uztea erabaki eta gero; horrenbestez, Gorenaren erabakiak berriz espetxeratzea ekarriko du.

Arrospide kartzelan dago jada, beste bi delitu egotzi baitzizkioten Auzitegi Nazionalak aske utzi ondoren, baina Plazaola libre dago oraindik.

Albisteak (1)

Bideoak (2)

Audioak (1)