Itxi

Bisita kartzelan

El Duesoko espetxean gertatutako istilua Europako Batzordera heldu da

Erredakzioa

Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak iragan asteazkenean, Kantabriako kartzelan, jazotako gertakaria salatu du Europako Batzordearen aurrean.

Izaskun Bilbao EAJko europarlamentaria. Arxiboko irudia: EFE

Izaskun Bilbao EAJko europarlamentariak iragan asteazkenean, El Duesoko (Kantabria) kartzelan, jazotako gertakaria salatu du gaur Europako Batzordearen aurrean. Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bakegintzarako eta Bizikidetzarako zuzendariaren eta Rafa Diez Usabiaga LABeko idazkari nagusiaren arteko bilera eragotzi zuten espetxeko funtzionarioek.

ALDEko presidenteordeak ekimenean azaldu duenez, ?inolako euskarri legalik gabe, Eusko Jaurlaritzako Bakegintzarako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiaren eta El Duesoko (Kantabria) kartzelan zigorra betetzen ari den preso baten arteko bilera eten zuen? Espainiako Exekutiboak asteazkenean.

?Eusko Jaurlaritzako karguduna funtzio instituzionalaren esparruan elkarrizketa egiten ari zen?, Bilbaok zehaztu duenez. EAJko europarlamentariaren ahotan, ?Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunak elkarrizketan zehar oharrak hartzea irregulartzat jo zuten espetxeko funtzionarioek eta bilera eten zuten?. ?Antza denez, elkarrizketa entzun zuten, protagonistak jakinaren gainean jarri gabe?, salatu duenez.

Bilbaok ekimenean zehaztu duenez, kartzelako funtzionarioak ?bisitariari elkarrizketan hartutako oharrak kentzen saiatu ziren?. ?Presoak bisitariari agiri politiko bat erakutsi ziola argudiatu zuten funtzionarioek esku hartzeko?, erantsi du jeltzaleak.

Espainiako Gobernuko iturri ofizialek albistea aurkezteko modua hizpide du EAJren ekimenak Bruselan; izan ere, ?gertakarien protagonisten oinarrizko eskubideak urratu ditu?.

Oinarrizko Eskubideen Europako Gutuna

Lisboako Itunean jasotako Oinarrizko Eskubideen Europako Gutunaren ?hainbat? artikulu eta nazioarteko hitzarmenak urratu dituztela azaldu du EAJk. Horregatik, ?gertakaria aztertzeko? eskatu diote jeltzaleek Europako Batzordeari.

?Espainiako sistema judizialaren sinesgarritasuna zalantzan jarri duten gertakariak? aztertzeko eskatu dio Bilbaok Europako Batzordeari.

Albisteak (3)