Aske utzi dute
Lourdes Txurruka Madinabeitia Huelvako espetxetik atera da
Erredakzioa
25 urte baino gehiago kartzelan eman ditu. 'Parot doktrina' bertan behera geratu zenetik aske utzi duten ETAko azken kidea da Txurruka.
Lourdes Txurruka Madinabeitia Huelvako probintzia-espetxetik irten da ostiral arratsaldean, Auzitegi Nazionalak agindutakoari jarraituta. Txurrukak 25 urte baino gehiago eman ditu kartzelan, 90ko hamarkada amaieratik, hain zuzen ere.
Txurruka 'Bizkaia Komandoaren' kideetako bat izan zen, eta 200 urtetik gorako espetxe-zigorra ezarri zioten hiru lagun hiltzeagatik. Aipatutako kartzelaren 16. moduluan bete du espetxealdia, ETAko kideak bete ohi dituzten modulu berean, alegia.
2013ko urriaren 21ean Europako Giza Eskubideetarako Auzitegiak bertan behera utzi zuen 'Parot doktrina'. Hori jazo denetik, aske utzi duten ETAko azken kidea da Lourdes Txurruka.