Itxi

Polizia operazioa

Etxeratek Madrilen 'ankerkeria eta mendeku gosea' salatu du

Erredakzioa

Euskal presoen senideen kolektiboak manifestazioa iragarri du larunbaterako, eta ELAren, LABen, Sorturen, Aralarren, EAren, Alternatibaren, EHEren, Elkartzenen eta beste batzuen babesa jaso du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Etxerat euskal presoen senideen kolektiboak Espainiako Gobernuak presoekiko eta horien senideekiko duen "politika krudela eta mendeku gosea" salatu du, eta manifestazioa iragarri du larunbaterako Donostian.

Maider Alustiza eta Urtzi Errazkin Etxeraten bozeramaileek Etxerateko eta Jaiki Hadiko lau atxilotuak "berehala askatzea" exijitu dute, Antigua auzoan emandako prentsaurreko batean. Ehunka herritarren eta ordezkari politikoren babesa izan dute ekitaldian.

Rufi Etxeberria, Joseba Permach Juan Jose Petrikorena ezker abertzaleko buruzagiak eta Maite Sarasua Aralarrekoa izan dira bertan, besteak beste.

Etxerateko bozeramaileek jakinarazi dute atzo bilera egin zutela "hainbat erakunde politiko eta sozialekin" eta, "testu bat adostu ostean", manifestazio bat deitzea erabaki dutela larunbatean, 17:00etan, Donostiako Anoeta estadiotik abiatuta, "Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera" lelopean.

Adostutako testu hori izenpetu dute, besteak beste, Sortuk, Aralarrek, EAk, Alternatibak, ELAk, LABek, Hiruk, Euskal Herrian Euskarazek eta Elkartzenek.

Prentsaurrekoan, Etxeraten bozeramaileek azpimarratu dute duela aste batzuk jarri zutela kolektiboa "dianaren erdigunean, lehenago errepresaliatuekiko elkartasunarekin lotutako beste talde batzuk zeuden tokian".

Gaineratu dutenez, lehendakariarekin eta Europako Parlamentuko ordezkariekin duela gutxi izandako bilerek haien kontrako "kanpaina politiko mediatikoa" jarri zuten abian, "akusazio larriekin", eta ondorioak (atxiloketak) ?aurreikusten? zituzten.

Albisteak (4)

Bideoak (1)