Itxi

Polizia operazioa

Hamabost anarkista atxilotu dituzte, terrorismoa egotzita

Agentziak | erredakzioa

Madrilen, Bartzelonan, Palentzian eta Granadan egin dituzte atxiloketak. Beste 14 lagun atzeman dituzte, agintariei aurre egitea leporatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Poliziak 15 lagun atxilotu ditu Madrilen, Bartzelonan, Palentzian eta Granadan, "helburu terroristak dituen erakunde bateko" kide direlakoan, eta sabotajeak egin eta lehergailuak ipintzea ere egotzi diete. Atzemandako 14 lagunak Talde Anarkista Koordinatuetako (Grupos Anarquistas Coordinados, GAC) ustezko kideak dira.

Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Espainiako Poliziaren agenteek Madrilen, Bartzelonan, Palentzian eta Granadan egin dituzte atxiloketak. 06:00etan abiarazi dute operazioa, eta oraindik ez dute amaitutzat eman.

Horrez gain, 16 miaketa egin dituzte, okupatutako sei etxetan, eta 14 lagun atxilotu dituzte, agintariei aurre egitea leporatuta.

Talde Anarkista Koordinatuetako ustezko kideak dira atxilo hartutako 12ak, eta "helburu terroristak dituen erakunde kriminal bateko kide izatea eta sabotajeak egin eta lehergailuak jartzea" egotzi diete.

Atxilotuetako batzuei leporatzen zaizkien ekintzen artean, Felipe VI.aren koroatze ekitaldia oztopatzeko saiakerak eta bankuen kontrako erasoak.

Bideoak (1)