Itxi

Balantzea

Barcina: 'Legealdi zaila izan da, baina Nafarroa toki onean utzi dugu'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maiatzeko hauteskundeen ondorioz, zenbait alderdi politikok defendatutako “aldaketa” Nafarroan ez gertatzea espero du Barcinak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Maiatzean amaituko den legealdia "zaila eta gogorra" izan den arren, Nafarroa susperraldia lortzeko "tokirik onenean" utziko duela adierazi du Yolanda Barcina presidenteak.

Datuek "pertsonak bere lekuan" jartzen dituztela nabarmendu du Barcinak, nahiz eta langabezia-tasagatik "kezkatuta" dagoela onartu. Maiatzeko hauteskundeen ondorioz, zenbait alderdi politikok defendatutako “aldaketa” Nafarroan ez gertatzea espero du Barcinak.

Hauteskundeak deitzeko dekretua sinatu du gaur goizean Nafarroako agintariak. Minutu batzuk lehenago, legealdia UPN-PSN koalizioarekin hasi zela gogoratu du. Gobernatzeko “formula ona” zen arren, urtebete beranduago alderdi bi horien arteko lotura eten egin zen, “murrizketak egitea zaila izan baitzen”. “Gobernu barruan oposizioa egitea erabaki zuen PSNk”, erantsi du.

Ordutik, legealdia “konplexua” izan dela salatu du Barcinak, eta oposizioak izandako jarrerari egotzi dio egoera. Horren gainetik, bere Gobernua “erantzukizunez” eta “seriotasunez” jokatu duela azpimarratu du Barcinak.

Azken lau urteetan lortutako “akordio garrantzitsuak” ekarri ditu gogora, tartean erreforma fiskalari dagokiona.

Barcinaren iritziz, lortutakoa ikusita, pena merezi izan du aurrera jarraitu eta legealdia agortu izanak.

Albisteak (2)

Bideoak (2)