Itxi

ZUZENDU PLANA

Ezker abertzalea 'erreskatatzea' egotzi dio Quirogak Urkulluri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Autokritika oinarri duen Zuzendu plana lehendakariaren "beste burutazio bat" dela adierazi du EAEko PPko presidenteak.

Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea. EiTB

Arantza Quiroga EAEko PPko presidentearen ustez, Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztutako Zuzendu programa Iñigo Urkullu lehendakariaren "beste burutazio bat" da. Horren ildotik, ezker abertzalea "erreskatatu nahi izatea" egotzi dio.

Zuzendu planaren ardatza "autokritika" da, "eragindako mina aitortzeko".

EFE agentziak egindako elkarrizketan, Quiroga Urkulluri zuzendu zaio, eta "terrorismoari zilegitasuna kentzeko eta gauzei horien izenekin deitzeko" deia egin dio.

ETAko presoen harira, EAEko PPko buruak deitoratu egin du "preso politikoak" direla esatea. "Baina terroristak dira, deituak egin dituzte eta zigorra betetzen ari dira horregatik", gaineratu du.

Albisteak (2)