Itxi

Bidaia ofiziala

Mas AEBra joango da Kataluniako prozesua azaltzera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Washingtonen eta Generalitatearen arteko lankidetza ere bilatuko du, eta hitzaldia emango du Columbia unibertsitatean.

Artur Mas Kataluniako Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe

Artur Mas Kataluniako Generalitatearen presidenteak bidaia ofiziala egingo du asteartetik ostegunera AEBra, Kataluniaren eta AEBren arteko lankidetza sustatzeko eta "Kataluniako prozesu demokratikoa" azaltzeko asmoz.

San Frantziskora egin behar zuen bisita bertan behera geratu da, Jerry Brown gobernadorearen arreba hil delako, baina Mas New Yorken izango da asteartean, eta asteazkenean hitzaldia emango du bertan, Columbia unibertsitatean.

'Catalonia at the Crossroad' izeneko hitzaldia subiranotasun prozesuan zentratuko da, eta Xavier Sala i Martin ekonomista eta zentroko irakasleak aurkeztuko du.

Masek Kaliforniako bisita bertan behera utzi zuen, eta ez dute Kataluniaren eta Kaliforniaren arteko lan-hitzarmena sinatuko.

Hala ere, Andrew Davis kataluniako Gobernuak AEBn duen ordezkariak agendari eutsiko dio San Frantziskon, eta Roger Albinyana Atzerri Gaietarako eta EBrako idazkaria berekin izango da.

Albinyanak eta Davisek Masi lagunduko diote AEBra egingo duen hirugarren bisita ofizialean.