Itxi

Polizia gehiegikerien biktimak

De Benito: 'Epaia zaplaztekoa da Espainiako Gobernuarentzat'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

De Benitok begi bat galdu zuen 1977an, Poliziaren pilotakada bat jaso ostean. Horren ustez, Espainiako Gobernuaren helburua polizia gehiegikeriak jasan dituztenak biktimatzat ez aitortzea zen.

Ana de Benito, erdian, iaz egindako agerraldi batean.

Ana de Benito Poliziaren gehiegikeria baten biktimaren iritziz, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzo kaleratutako ebazpena "zaplaztekoa da Espainiako  Gobernuarentzat", Estatuak ez duelako onartzen polizia gehiegikerien biktimak daudenik ere.

Eusko Jaurlaritzak polizia gehiegikeriak jasandako biktimei laguntzak emateko egin zuen dekretuaren zati bat baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak, Estatuko Abokatutzaren helegite bati men eginda. Dekretua Patxi Lopez buru zuen gobernuak onartu zuen 2012ko ekainean, eta gerora, 2013ko urrian, moldatu zuen. Estatuko Abokatutzak helegitea jarri zuen horren kontra, eta atzo iritsi zen erabakia.

De Benitoren iritzian, Espainiako Gobernuaren helburua dekretu horretan biktima izaera bera ez aitortzea zen. "Polizia gehiegikeriak jasan dituztenak biktimak ez direla eta, beraz, kalte-ordainik ez dutela jaso behar", hori da Estatuaren helburua, De Benitoren arabera.

37 urte itxaron behar izan zuen De Benitok polizia gehiegikerien biktima bezala aitortua izateko. 1977an, 12 urte zituela, Poliziaren pilotakada bat jaso zuen bere etxean, Basaurin. Ondorioz, begi bat galdu zuen.

Albisteak (3)