Fracking
Herri-ekimenari zuzenketak aurkezteko epea agortuko du EAJk
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, ‘fracking’a debekatu nahi duen herri-ekimen legegileari dagoeneko zuzenketak aurkeztu dizkiote EH Bilduk, PSEk eta UPyDk. PPk, ostera, alegaziorik ez aurkeztea erabaki du.
?Fracking?a debekatu nahi duen herri-ekimen legegileari zuzenketak aurkezteko epea agortuko du EAJk. Horrela, astelehenera arte ez dituzte alegazioak aurkeztuko Eusko Legebiltzarrean.
Berez zuzenketak aurkezteko epea gaur bukatzen zen, baina ?graziako beste epe? bat dago eta denbora gehiago ematen die taldeei. Horrela, praktikan taldeek astelehenera arte dute zuzenketak erregistratzeko; izan ere, asteburua baliogabea da.
Proposamenak datorren astelehenean aurkeztuko dituztela baieztatu dute EAJko iturriek. EH Bilduk, PSEk eta UPyDk, aldiz, zuzenketak erregistratu dituzte jadanik. Bestalde, PPk alegaziorik ez aurkeztea erabaki du, Alderdi Popularreko iturriek jakitera eman dutenez.
100.000 sinadura baino gehiago
Herri-ekimen legegilea 100.000 lagun baino gehiagok babestu zuten. Euskadin hidrokarburo ez konbentzionalen esplorazioa, ikerketa eta ustiapena debekatu nahi ditu herri-ekimenak. Era berean, horretarako fraktura hidraulikoaren teknika erabiltzea debekatu nahi du testuak.
Herritarren borondatea errespetatzeko eta baliabide naturalak babesteko eskatu du EH Bilduk bere alegazioetan. Horretarako, ?ingurumen azterketa estrategiko? bat planteatu du koalizio abertzaleak, hau da, hobiz hobi ez egitea, kalte posibleak hobeto neurtu ahal izateko.
3. artikulua ezabatzea proposatu du PSEk; izan ere, erkidego autonomoen debekua errefusatu du Auzitegi Konstituzionalak, sozialisten iturriek azaldu dutenez.
UPyDk hamaika zuzenketa aurkeztu ditu teknika horrekin aurrera eramaten diren ustiapenek ?ingurumen kontrol zorrotzenak? betetzea ziurtatzeko. Horrela, debekua arbuiatu du UPyDk, ?irtenbidea ez delako?.
Maiatzaren 24ko hauteskundeen ostera arte erabakia ?atzeratu? nahi izatea aurpegiratu diote EH Bilduk eta PSEk EAJri. Zentzu horretan, koalizioa abertzaleak PP ere kritikatu du.