Nazio Batuen Erakundea
NBE: 'Espainiak torturak prebenitzeko neurriak ez ditu aplikatzen'
ETB | eitb.eus
Gainera, torturatzaileen tratamenduarekin konforme ez dagoela esan du NBEko Torturaren Kontrako Batzordeak. Batzordearen hitzetan, zigorrek ez dituzte nazioarteko itunak errespetatzen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Espainiak terrorismo delituentzako inkomunikazioa mantentzen duelako ?oso kezkatuta? azaldu da Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Torturaren Kontrako Batzordea, ETBk jakitera eman duenez. NBEren hitzetan, inkomunikazioak atxilotuen eskubideak murrizten ditu.
Gainera, atxiloketa zentroek bideo grabaketak bezalako prebentzio neurririk ez dutela salatu du Batzordeak.
Bestalde, torturatzaileen tratamenduarekin konforme ez dagoela esan du NBEk. Batzordearen hitzetan, zigorrek ez dituzte nazioarteko itunak errespetatzen.
NBEko Batzordeak ziurtatu duenez, ?ez da modu inpartzial, eraginkor eta azkar batean ikertzen?. Torturatzaileen amnistia bukatzeko eskatu du Batzordeak, oraindik ere indarrean dagoelako.
Immigrazioa
Immigrazioaren tragediari ere tartetxo bat utzi dio Batzordearen txostenak. Ceutan eta Melillan etorkinak berehala kanporatzen dituztelako kezkatuta agertu da NBE. Berriro itzultzeko arriskua kontuan hartzen ez dutela ohartarazi du erakundeak. Etorkinak hartzeko zentroak lepo daudela gaineratu du. Guzti horregatik, Espainiak legedia berriz aztertu behar duela uste du Batzordeak.
Azkenik, polizien ?gehiegikeriak? salatu ditu erakundeak. Konkretuki, itota hil ziren 14 pertsonen kasua aipatu du Batzordeak. Kostaldera heltzeko saiakeran ito ziren eta Guardia Zibilak gomazko pilotekin tiro egin zien.