Itxi

Kereila Argentinan

Auzipetutako frankistak estraditatzeko eskaera, Legebiltzarrak Rajoyri

agentziak | erredakzioa

EAJk eta EH Bilduk onartu dute ebazpena, Martin Villa eta beste agintari frankista batzuk Argentinaren esku uzteko. PSE-EE abstenitu egin da, eta PPk eta UPyDk kontra bozkatu dute.

eusko legebiltzarra

Eusko Legebiltzarrak, EAJren eta EH Bilduren babesarekin, Rodolfo Martin Villa eta Frankismo garaiko beste agintari batzuk Maria Servini Argentinako epailearen esku uzteko eskatu dio Espainiako Gobernuari, diktadurako krimenak eta errepresioa ikertzen jarrai dezan.

Onartutako ebazpeneko bozketan, PSE-EE abstenitu egin da, eta PPk eta UPyDk kontra bozkatu dute.

Epaile argentinarrak Mariano Rajoyren Gobernuari eskatu zion behin behinean atxilotzeko eta estraditatzeko inputatuta eta oraindik bizirik dauden pertsonak.

Aurreko martxoan, Espainiako Gobernuak uko egin zion inputatuak Argentinara estraditatzeari.

1936tik 1975 izan ziren gizateriaren kontrako krimenak ikertzen dituen epaile argentinarrak 20 pertsona inguru inputatu ditu auziaren baitan, zortzi ministro ohi, epaile ohiak eta poliziaburu ohiak tarteko.

Albisteak (3)