Itxi

Ekainak 21

Gure Esku Dagoren Gasteizko ekitaldiak, Andre Maria Zuriaren plazara

Agentziak | Erredakzioa

Buesa Arenan egitekoak ziren ekitaldiak, baina Gasteizko erdigunera eraman dituzte. Martxa bat programatuko dute Konstituzio Plazatik Andre Maria Zuriaren plazara.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Gasteizko erdigunera eramango ditu Buesa Arenan egitekoak ziren ekitaldiak. Pabiloia itxita egongo da ekainaren 21ean, lanengatik, eta, ondorioz, Andre Maria Zuriaren plazan izango dira ekintzak.

Plataformak gune ''itxietan'' egingo ditu ekitaldiak Euskal Herriko beste hiru hiriburutan: San Mames futbol zelaian, Bilbon; Anoeta zelaian, Donostian; eta zezen plazan, Iruñean.

Gasteizen kasuan, Buesa Arena kirol pabiloian ziren egitekoak, baina Javier de Andres jarduneko ahaldun nagusiak apirilaren 15ean iragarri duenez, lanak hastekoak dira bertan (toki horretan ekitaldi horiek egitea ''gustuko'' ez zuela ere esana zuen De Andresek).

Plataformak gaur baieztatu duenez, ez dira Buesa Arenan izango, eta ''kalera'' irtengo dira. Hala, martxa antolatu dute Konstituzioaren plazatik Andre Maria Zuriaren plazara, toki8a bete eta ''bertan begiztatzeko erabakitzeko eskubideari arabarrek emango dioten babesa''.

Albisteak (3)

Bideoak (1)